Sentikortzeko elkarlan eta eskulan tailerrak Euskadin

Sentikortzeko tailerrak proiektuak auzolan esku-hartze berri bat proposatu nahi du, kultura ezberdinak elkarrekin hobeki bizitzea eta balio sozial positiboak sustatzen lagunduko duten elkarlan eta eskulan workshopak bitarteko.


Interesa dutenek gutun bat bidali behar dute tailerraren izena eta bere datu pertsonalekin euskadi@mpdl.org helbide elektronikora.

Tailerrak biztanle ororentzako irekiak dira eta ez da aurretiko esperientziarik behar. Aitzitik, kontutan hartuko dira Curriculum Vitaea eta aurkezpen gutun bat ere bidaltzen dituztenak.

Parte har dezaken jende kopurua mugatua da eta parte-hartzaileek Kutxa Fundazioaren diru-laguntza bat jasoko dute, fundazioak bere gain hartuko baititu hautatutako parte-hartzaile bakoitzaren gastuak. Behin tailerra amaituta, ordu guztiak osatu dituztenei bertaratze ziurtagiri bana emango zaie.

Artistekin lan egingo duten borondatezko langileak behar ditugu tailerrak prestatzen eta burutzen laguntzeko (ahal dela euskaldunak). Interesa baduzu, bidali zure CV-a, aurkezpen gutuna eta portfolioa (arte ikaslea izanez gero) euskadi@mpdl.org helbide elektronikora. Jarduera amaitzean borondatezko lanaren ziurtagiri bat emango da. Bestalde, hacesfalta.org web orriaren bitartez ere izen-eman dezakezu.

Fundación La Kutxa

 

Leer en .

Guztira lau tailerrek osatzen dute multzoa, Andrea Santamarinak (Bakearen Aldeko Mugimenduaren Euskadiko arduraduna) diseinatu ditu, Kutxa Fundazioaren babesarekin, eta hainbat balio sozial sustatzea dute helburu, honako eremuotara helduz: Jendarte Ekintza, Berdintasuna, Elikagai Subiranotasuna eta Iraunkortasuna.

Kultura eta aktibismo sozialean diharduten emakume sorta batek emango dituzte 2016 ko iraila eta urria bitartean, eta 2017 ko urtarrilean, Donostiako (Euskadi) Tabakalera eta Ekogunea espazioetan.

Tailer oro eskulangintza segida baten norbanako lanketan oinarrituko da, gero hauek denak instalazio bakarrean elkartu eta sarbide publikoko gune batean erakutsiko dira.

Programa osatzeko, tailer bakoitzaren amaieran dokumental bat proiektatuko da, tailer bakoitzean jorratu deneko gai berberari buruzkoa berau.

Basurama Zaborra Puztu

Basurama ikerketa, sormena eta kultura eta ingurumenaren ekoizpena jorratzen dituen talde bat da.

2001ean sortua, bere ikerketa zein jardueren ardatza ekoizpen prozesuak, hauek sortutako hondakinen sorrera eta abagune garaikideok pizten dituzten sormenerako aukerak dira.

Sormen topagune izaki, jendarte egituran leku oso desberdinak hartzen dituzten baina oso gertu dauden pertsonaiak kontaktuan jarri eta elkarlanean jarduteko helburua izango duen plataforma bat zabaldu nahi du.

Bost kontinenteetan 100 proiektutik gora burutu ditu, Madrilen dauka basea eta gaur egun bulego bana ditu Milanen (Italia) eta Bilbon (Espainia).

Plastikozko poltsak erabiliz, objektu puzgarriak sortzeko tailer bat proposatzen dugu. Ideia nagusia kontsumoaren irudi gorena berrerabiltzea da, plastikozko poltsa, bizitzeko egokiak diren espazio berriak sortzeko lehengai moduan.

Tailer honekin sormena sustatzea bilatzen da, kontsumoaren jendarteak sobera duen material bat erabilita, aldi berean murrizketa eta berrerabilpena beharrezko direla ikusarazi eta kontzientziatuz.

Objektu puzgarria egiteko, honen eraikuntzan parte hartuko duten pertsonek azken aste eta hilabeteetan pilatu dituzten plastikozko poltsak ekarri beharko dituzte.

  • Egunak: 2017ko Urtarrilaren 23, 24, 25, 26 eta 27an, 16:00-20:30 h
  • Lekua: Artegunea (Tabakalera).

Kalea ehuntzen® - auzolan joste tailerra

Marina Fernandez Ramosek Goi Mailako Arkitektura ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan (ETSAM), Madrilgo Industri-Diseinuko Arte Eskola 12-ko Produktu Diseinatzailea da, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Arte eta Sorkuntzaren Ikerketa Masterra (Arte Ederrak) burutu zuen, ikergaia: Elkarlan-Praktika Artistikoak eta Eremu Publikoan Esku-hartzea, iker-lerroa: Hiriko Bitartekotza, jendarteak arduratzen duen Artea, Arte Publikoaren Genero Berriak.

Berlinen eta Madrilen hainbat diseinu eta arkitektura agentziatan lan egiteko aukera izan du, eta bere kabuz aritu da Submarina Estudioaren bitartez. C+ Arquitectos-eko kide da, bertan, Nerea Calvillo-rekin elkarlanean, datu-ikustarazte, kartografia, erakusketa-instalazio eta arkitektura efimerotan dabil L.A. Invisible City (Cervantes Institutua, ARCO 2010), Performance y Arquitectura (Tabakalera, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa, Ariadna Cantís-en komisariotzaz), Particioar.de (Goethe Institut, Cervantes Institutua, Intermediae), Madrilgo Matadero-n El Ranchito 2011-2012-ren Aurkezpen Publikoa eta SOS4.8 Jaialdiaren Arte eta Ahotsak Espazioa (Fan Riots proiektua, Murtzia, 2014 eta 2015, Ivan Lopez Munuera-ren komisariotzaz), besteak beste.

Kalea ehuntzen proiektua burutzen du Valverde de La Vera-n, Caceres, bertako hainbat herritarrekin batera.

Web orria: www.submarina.info.

Taldean, parte-hartuz, aritzeko topagune eta ekoizteko espazio bat sortzean datza tailerra, ehungintza-teknika bidezko elkarlan batean. 2013az geroztik Valverde de La Veran burutzen den Kalea ehuntzen proiektua erreferentziatzat hartuta, artisau eran jorratutako instalazio eremu bat sortzeko aukera berriak ikertuko ditugu, Donostiako Tabakalera arte zentroaren guneetariko baten barruan, komunitate ezberdin baten alde.

Tailerrak iraun bitartean, parte-hartzaile bakoitzak bere ehun propioa diseinatu eta ekoiztu ahal izango du, gero guztien obra batu eta Donostiako leku zehatz batean instalazio bat antolatuko da. Ehunak egiteko plastikozko materiala berrerabiliko da.

  • Eguna: Irailaren 26, 27, 28, 29 eta 30ean eta Urriak 20ean 17:00-20:30h, eta urriaren 21ean (instalazioaren muntaia) 17:00-20:30h eta urriaren 22an (instalazioaren inaugurazioa).
  • Lekua: Artegunea (Tabakalera).

Upcycling, janzkera oso bat eraldatzen

Sormenaz eta ehun-berrerabilpenaz kontsumo arduratsua eta moda uztartzeko helburuarekin agertu den proiektu bat da Altrapo Lab. Arte ederrak, moda-diseinua, arropa, komunikazioa edota hezkuntza bezalako jakintzagai ezberdinetan dihardugun hainbat pertsona gara gu. Ohiko ehungintzak ingurumenaren eta jendartearen gainean daukan inpaktua murriztea zein den beharrezkoa ikustarazten dugu eta alternatibak sortze aldera egiten dugu lan.

Egun, Ballekasen, Famylias kooperatibarekin gabiltza elkarlanean, langabezian dauden emakumeei zuzenduriko joste eta berrerabiltze prestakuntza eta gaikuntza proiektu batean. Madrilgo La Casa Encendidako ingurumen eta elkartasun arloarekin eten gabe egiten dugu lan, ikastaroak, tailerrak eta jarduerak burutuz, 2016ko sormenezko ehun-berrerabilpen maratoia halaber. Ikasturte honetan zehar, Medialab Pradorekin elkarlanean aritu gara, Open Textil espazioan. Hainbat udaletxe eta ikastetxetan eta Madrilgo Autonomi Erkidegoko Animazio Herri Eskolan tailer eta jarduerak jorratzen ere aritu gara. 2013az geroztik noiz behinka Arropa Garbi kanpainan parte hartzen dugu Setem GKEaren bitartez. 2012Az geroztik, Madrilgo La Quinta del Sordoko gure lan eremu propioan sormenezko joste tailer ireki bat daukagu.

Prestakuntza jarduera hau guk ekoiztutako arropa-linea batekin uztartzen dugu. Erabiltzen ez diren arropa eta ehunak erabiliz arropa eta osagarriak diseinatu eta lantzen ditugu.

Tailerrak iraun artean, parte-hartzaileek upcycling - sormenezko ehun-berrerabilpen - bat egingo dute, gizonezkoentzako bata eta emakumezkoentzako bestea. Erabiltzen ez diren ehun eta arropak erabiliz diseinatu eta landuko dituzte, eskainiko zaizkien patroiei aldaketak egin ahal izango zaizkie, aparteko izaera duen, kontzientea den eta joerak gainditzen dituen moda baten adierazpena bilatzen baita.

  • Egunak: urriaren 14ean (16:00-20:30h), 15ean (10:00-14:30h eta 16:00-18:30h) eta 16ean (10:00-14:30h).
  • Lekua: Ekogunea.

Elikadura burujabetza Kultur-burujabetza da

Asuncion Molinos Gordo (1979, Aranda de Duero, Burgos) Artista Bisuala da, Madrilgo Complutense Unibertsitatean Arte Ederretan Lizentziatua, Garaiko Arte Plastikoen Praktika eta Teoria masterra ere lortu zuen bertan. Bere lana hainbat lekutan erakutsi du, besteak beste MUSAC (Leon), Matadero (Madril), La Casa Encendida (Madrid); CA2M (Madril) Travesia Cuatro (Madril), The Townhouse Gallery (Kairo), Darat Al Funun (Amman), Delfina Foundation (London), Arnolfini (Bristol), CAB (Burgos).

Molinosek nekazaritza eta baserri-kultura bezalako gaiak ikuspuntu transnazional batetik jorratzen ditu, etnografia eta bestelako antropologia-ikerketa metodoak erabiliz baserri inguruetan ematen diren aldaketak ulertzeko. Hainbat bide erabiliz, halaber argazkilaritza, eskultura, instalazioa, soinua eta bideoa, lurraren erabilera eta jabetza, arkitektura transhumantea, elikagaietan erabiltzen den bioteknologia arakatzen ditu bere lanak, lurraldearen araupetze burokratikoa, zekaleen finantza-merkatuak eta baserriko langileen eraldaketa.

Bere WAM (Munduko Nekazaritza Museoa) proiektuarekin bi urtez behingo Sharjah saria (Arabiar Emirerri Batuak) irabazi zuen 2015ean.

Egipto, Oman eta Espainia artean egiten du bizia.

Web orria: www.asuncionmolinos.com.

Tailer honetarako ikus-arteak erabiliko ditugu elikagaien dimentsio kultural eta soziala esploratzeko, ekoizpenetik hasi eta kontsumitzeraino. Bost egunez, taldeko ikerketa bat garatuko dugu landa-lur, ekoizpen, merkaturatze eta elikagaien kontsumoaren inguruan, “elikadura subiranotasuna” abiapuntu hartuta.

Elikadura subiranotasuna herri, komunitate eta herrialde orok bere ekologia, jendarte, ekonomia eta kultura baldintzekin bat datozen nekazaritza, abeltzaintza, lan, arrantza eta elikadura politika propioak definitzeko duen eskubidea da.

Egiptoko elikadura subiranotasuna landu zeneko El Matam El Mish-Masry (jatetxe hau ez da Egiptokoa) proiektu artistikoa oinarri hartuta, tokiko testuingurua lantzeko tresna metodologikoak proposatuko dira

Azoka, baratze, jatetxe, sukalde eta merkataritza-guneak ikustera joango gara, haietan euskal sukaldaritzaren tradizio handiaren eta Euskadiko nekazaritza eta arrantza sektorearen dimentsio kultural eta soziala ikertu ahal izango dugu.

Azkenik, parte-hartzaileek bere aurkikuntzak menu moduan prestatuko dituzte eta platerak afari kolektibo batean eskainiko dituzte, elaborazio-prozesua konpartituz.

Tailer honek jakin-mina eta ikerketa prozesu pertsonal zein kolektiboak sustatzea du helburu, “herri-kazetaritza” ideia landuz, non herritarrak berak baitira informazioa ekoiztu eta konpartitzen dutenak.

Deskarga: Bitakora kaiera (.pdf, 7 MB)

  • Eguna: Urriak 17, 18, 19, 20 eta 21ean: 16:00-20:30h.
  • Lekua: Zehazteke.
Informazio gehiago: Euskadiko Bakearen Aldeko Mugimendua | Facebook: MPDLEuskadi | ‪#‎talleres_MPDLEuskadi